sábado, 4 de diciembre de 2010

Catalunyako hauteskundeak, edo diskurtsoaren galera.

Aste bat eman dut gai honi bueltak ematen. Izan ere, ez da ezer arrarorik gertatu Catalunyan; inkestak aurreikusitakoa baino ez. Baina interesgarria da lau urte hauetan gertatutakoaren analisi politologiko eta kritikoa egitea, beraz, hortxe doa nire paja mentala.

  Orain dela lau urte aldaketa nabarmena egon zen. Lehenengo aldiz aro demokratiko honetan (1978tik), Convergencia i Uniók hauteskunde batzuk galdu zituen (eserlekuetan, botoetan PSC-k beste behin irabazi zuen), eta honek aldaketa ekarri zuen Generalitatera. CiUk, alderdi eskuindarra eta abertzalea, lekua utzi zion PSCri, sozialdemokrata eta autonomista. Baina, beharbada, PSCren garaipen hura bigarren ezaugarriarekin zerikusi handia zuen; PSCren diskurtsoa "katalanizatu" zen 2006an, eta CiUren botoemaile progresistenak beraien txarteltxoa aldatu zuten, aldaketa politikoa ekarriz. 

  Bestalde, hirugarren alderdi batzuen gorakada egon zen; ERCk, ezkertiarra-independentista-errepublikanoa, inoiz lortutako emaitzarik hoberenak izan zituen; ICV-EUIAk, ezkertiarra-federalista-errepublikanoa ere gora egin zuen. Honi gehitzen badiogu alderdi guztiek zeukaten aldaketa grina, bada, ezker-koalizio berria lortuko dugu, tripartito famatua alegia, Montilla buru zutela.

  Orduan, aldaketa hain premiazkotzat hartzen bazen, zergatik lau urte geroago porrot egin du? Nire ustez, hauek dira aldagai nagusiak:

1.-Estatut-aren porrota: zer gertatu da hauteskunde-kanpaina honetan gai nagusiarekin? Kataluniarrei egindakoa ia estatu kolpetzat definituko nuke; hau da, kataluniarrek beraien estatutua egin eta gero, hiru ganbaretatik pasa eta gero (Catalunyako Parlamentua, Espainiako Parlamentua eta Espainiako Senatua), erreferendum batean onetsi eta gero, Auzitegi Konstituzionalak bertan bera utzi zuen Estatut-aren xede garrantzitsuenak. Eta hala ere, bat-batean, aktore guztiak isildu ziren, gaia existituko ez balitz bezala. Estatutua oso aurrerakoia zen, eta CiUren garaipena boto defentsibotzat hartzen dute batzuek; katalanismo defentsibora buelta.

2.-Krisi ekonomikoa eta fiskalitatea: CiUren eskarerarik handiena Kontzertu ekonomikoarena izan da. Gaur egun dugun panorama ekonomikoarekin, normala da katalunyarrek eskatzen duten fiskalitate berria: Catalunya eta Madril artean estatuko fiskalitatearen erdia bermatzen da, eta ez da harritzekoa kokoteraino egotea. Honi PSCren "sí pero no" hotzepeltasuna gehitzen badiogu, orain dela lau urteko boto poltsa aldaketa hura berreskuratzea ekarri dio CiUri. 

3.-Gobernatzeak, oraingoan, desgastea ekarri du: ez da arraroa, Europa mailan ere ikusten ari gara krisiaren eragina (Irlandan gobernua pikutara, Italian Berlusconniren koalizioa apurtu...) gobernuen gain. Krisi garaian gobernatzeak ez du inoiz onurarik ekartzen eta, are gahiago, gobernukideak ezkertiarrak izanik eta murrizketa sozialak egiten badituzte.

4.-Diskurtsoaren galera, garrantzitsuena: orain arte ikusi ditugun aldagaien arteko lotura bakarra. PSCk Generalitatera ailgetu zen diskurtso ezkertiar eta katalanista batekin; ERCk Estatuta defendatseko grina sutzuarekin; ICV-EUIAk politika sozialak bultzatzeko asmoz. Eta zer ikusi dugu? Estatuta deskafeinatu du Auzitegi pre-demokratiko batek; krisialdian doikuntza liberalak aplikatu dira; eta PSCk estatuko alderdiarekiko dependentzia dela eta diskurtso katalanista galdu du. 

  Eta azkenean zer? PSCk bere historian lortutako emaitzarik pobreenak lortu ditu, ERCk bere eserlekuak erdira murriztu direla ohartu da, eta ICV-EUIA IU federalaren gorakadari esker onik atera da. CiUren garaipena klabe batean irakurri daiteke: kataluniarrek PSCren dependentzia ikusi dutenean, CiUren diskurtso kontserbadore eta abertzalean (biak batera Kontzertu ekonomikoaren eskaeran isladatuak) gorde dira. Ezkerreko alderdiek gobernatzen dutenean, ezkerreko politikak bultzatu behar dituzte, eta hauek ez zuten halakorik egin. Diskurtsoan esandakoak garatzen ez badituzu, diskurtsoa galduko duzu, eta honekin batera, boto-emaileen konfidantza. Une ilunak ezkerrarentzat. 

1 comentario:

  1. "La rama nacionalista del PSC (en su mayoría, aunque no todos, procedentes de los sectores profesionales) derivó parte de su voto a CiU. La clase trabajadora, sin embargo, derivó parte de su voto al PP, consecuencia de sus propuestas anti-inmigración y su supuesta defensa del castellano (maliciosa y erróneamente presentado como perseguido en Catalunya). El PP aumentó su voto en Pedralbes (clase burguesa) y en los barrios obreros en Barcelona. Pero la mayor causa de la pérdida del tripartito fue la abstención de la clase trabajadora. En realidad, puesto que en Catalunya y en España hay una relación inversa entre nivel de renta y participación electoral, y dado que casi la mitad de la población adulta (de renta mediana e inferior) que podría votar no vota, se debe concluir que la mayoría de la clase trabajadora (que representa alrededor del 48% de la población catalana) no vota en las elecciones autonómicas. Este es el gran problema de las izquierdas en Catalunya."

    Vicenç Navarro

    ResponderEliminar