miércoles, 3 de noviembre de 2010

"Obama mitologia" agortu da.

Batzuek pentsatzen hasiak ziren estatubatuarrek bere azken urteotako identitatea galdu zutela egun batetik bestera; batzuek pentsatu zuten Obamak Bushen itzala ezabatu zuela Ipar Amerikatik. Baina, bart gauen ikusi dugun bezala, estatubatuarren identitatea hor dago, eta ezer gutxi aldatu da azken bi urteotan.

Hasteko, "Superastearte" honek utzi diguna zera da: demokratek Kongresua galdu dute alde batetik, eta Gobernadoreen galera handia jasan bestetik; ala ere, pozik egon beharko lirateke, oraindik ere Senatuaren boterea mantendu bait dute (jakin behar duzue hauteskunde hauetan Kongresu osoa aldatzen zela eta Senatuaren heren bat).

Orain hainbatek eskuak burura eramaten ditu, harriturik, nola izan ote daiteke Obama hauteskunde hauek galtzea? Bada, estatubatuarrek estatubatuarrak izaten jarraitzen direlako. Calvinismoaren aztarnak nabariak dira, eta herritarren ehuneko handi batek beraien burua herri hautatutzak jotzen dute (Jainkoagatik hautatua noski), eta integrismo mota hau berriz ere gora egin du Tea Party delakoaren eskutik: Errepublikarren alderik sutzuena.

Hala ere, hausnarketa batzuk egin behar dira hauteskunde hauek ikusiz gero, eta bi urte barru dauden presidentzialei begira:

1.- Obama ez da ezkerreko agintaria. Oraindik ere jendea pentsatzen du Obamak Lula da Silvaren anai amerikarra zela, eta ez dago horrelakorik. Obama demokrata da, hau da, gure ideologian zentru-ezkerrean sartuko genuke, baina ahaztu gabe AEBn ezinbestekoa dela liberalismoaren baloreak argi edukitzea.

2.- Tea Party: aztertu beharreko fenomenoa. Tea Party honek Bushen, Cheneyren edo Rumsfellen santzuak jarraitzen duen errepublikarren alderdirik eskuindarra bezala ikusten dugu. Hala ere, presidentzialak ez dira hauteskunde hauek bezala izango, eta Alderdi Errepublikanoa bere Tea Party hau kontrolpean izaten ez badu, bere kontra altza daiteke. Kontuz hauekin.


3.-John Boehner, hirugarren gizona. Errepublikar honek Obama eta Bidenen atzetik altzatu da potere errepresentatzailearen buru bezala. Hala ere, kontuan hartu AEBk sistema presidentziala duela eta Obamak, oraindik ere, potere kopuru handia mantentzen duela. Bere arazoa hemendik aurrera Kongresuaren blokeoari aurre egitea izango da.

4.-Presidentzialei begira. Dirudienez, bi urte barru egongo diren hauteskundeen batailarik handiena ekialdean emango da; Pensilvanya, Virginiak, Carolinak eta Florida izango dira Etxe Zuriko giltzak gordeko dituzten estatuak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario