Mostrando entradas con la etiqueta politika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta politika. Mostrar todas las entradas

martes, 3 de mayo de 2011

Demokrazia non?

Igande gauean irratiak inork espero ez zuen albistea eman zuen: Bildu ilegalizatu du Epaitegi Gorenak. Ez dut ulertzen... berriro entzungo dut ea... -"Azken ordua: Epaitegi Gorenak Bildu Euskal Herria legez kanpo utzi du 9 botoekin eta 7 kontra, Sortu-ren epaian bezalaxe..."- Izugarria; estatu espainiarrena izugarria da. Berdin dio alderdi berri batek bere estatutuetan indarkeriaren aurkako xehetasunak argi eta garbi ustea, berdin dio bi alderdi legalen arteko koalizioa izatea, berdin dio: gauza da euskaldunen portzentai nabarmen bat udal hauteskundeetatik at ustea.

Eta orain zer? Ikusiko dugu Epaitegi Konstituzionalak zer dioen. EGean kontra bozkatu zuten 7 epaileetatik 6k boto partikularra eman dute, eta "Epaia konstituzionalki defendaezina dela" diote; berriro idatziko dut: EGren 6 epaileek "Epaia konstituzionalki defendaezina dela" idatzi dute beraien boto partikularrean. Ordura arte ez dut gehiagorik idatziko. Bloga noizean behin irakurtzen duzuenok badakizue zein den nire iritzia. Izugarria. Tamalgarria. Lotsagarria.

¿Democracia dónde?

 El domingo por la noche la radio emitió una noticia que nadie se esperaba: el Tribunal Supremo ha ilegalizado Bildu. No, no lo entiendo... voy a escucharlo de nuevo a ver si... -"Última hora: el Tribunal Supremo ha ilegalizado la coalición Bildu Euskal Herria por 9 votos a favor y 7 en contra, como ya hizo con Sortu..."- Terrible; lo del estado español es terrible. Da lo mismo que un partido nuevo condene la violencia en sus estatutos al detalle, da lo mismo que sea una coalición de dos partidos complétamente legales, da lo mismo: la cosa es dejar fuera de las municipales a un alto porcentaje de ciudadanos.

¿Y ahora qué? Habrá que ver qué dice el Tribunal Constitucional. De los 7 votos contrarios del TS, 6 tíldan la ilegalización como "insostenible constitucionalmente"; lo escribiré de nuevo: 6 jueces del TS han emitido un voto particular diciendo que la ilegalización es "insostenible constitucionalmente". Hasta entonces no escribiré nada más. Los que seguís mi blog de vez en cuando ya sabéis cuál es mi opinión. Terrible. Lamentable. Vergonzoso.

sábado, 4 de diciembre de 2010

Catalunyako hauteskundeak, edo diskurtsoaren galera.

Aste bat eman dut gai honi bueltak ematen. Izan ere, ez da ezer arrarorik gertatu Catalunyan; inkestak aurreikusitakoa baino ez. Baina interesgarria da lau urte hauetan gertatutakoaren analisi politologiko eta kritikoa egitea, beraz, hortxe doa nire paja mentala.

  Orain dela lau urte aldaketa nabarmena egon zen. Lehenengo aldiz aro demokratiko honetan (1978tik), Convergencia i Uniók hauteskunde batzuk galdu zituen (eserlekuetan, botoetan PSC-k beste behin irabazi zuen), eta honek aldaketa ekarri zuen Generalitatera. CiUk, alderdi eskuindarra eta abertzalea, lekua utzi zion PSCri, sozialdemokrata eta autonomista. Baina, beharbada, PSCren garaipen hura bigarren ezaugarriarekin zerikusi handia zuen; PSCren diskurtsoa "katalanizatu" zen 2006an, eta CiUren botoemaile progresistenak beraien txarteltxoa aldatu zuten, aldaketa politikoa ekarriz. 

  Bestalde, hirugarren alderdi batzuen gorakada egon zen; ERCk, ezkertiarra-independentista-errepublikanoa, inoiz lortutako emaitzarik hoberenak izan zituen; ICV-EUIAk, ezkertiarra-federalista-errepublikanoa ere gora egin zuen. Honi gehitzen badiogu alderdi guztiek zeukaten aldaketa grina, bada, ezker-koalizio berria lortuko dugu, tripartito famatua alegia, Montilla buru zutela.

  Orduan, aldaketa hain premiazkotzat hartzen bazen, zergatik lau urte geroago porrot egin du? Nire ustez, hauek dira aldagai nagusiak:

1.-Estatut-aren porrota: zer gertatu da hauteskunde-kanpaina honetan gai nagusiarekin? Kataluniarrei egindakoa ia estatu kolpetzat definituko nuke; hau da, kataluniarrek beraien estatutua egin eta gero, hiru ganbaretatik pasa eta gero (Catalunyako Parlamentua, Espainiako Parlamentua eta Espainiako Senatua), erreferendum batean onetsi eta gero, Auzitegi Konstituzionalak bertan bera utzi zuen Estatut-aren xede garrantzitsuenak. Eta hala ere, bat-batean, aktore guztiak isildu ziren, gaia existituko ez balitz bezala. Estatutua oso aurrerakoia zen, eta CiUren garaipena boto defentsibotzat hartzen dute batzuek; katalanismo defentsibora buelta.

2.-Krisi ekonomikoa eta fiskalitatea: CiUren eskarerarik handiena Kontzertu ekonomikoarena izan da. Gaur egun dugun panorama ekonomikoarekin, normala da katalunyarrek eskatzen duten fiskalitate berria: Catalunya eta Madril artean estatuko fiskalitatearen erdia bermatzen da, eta ez da harritzekoa kokoteraino egotea. Honi PSCren "sí pero no" hotzepeltasuna gehitzen badiogu, orain dela lau urteko boto poltsa aldaketa hura berreskuratzea ekarri dio CiUri. 

3.-Gobernatzeak, oraingoan, desgastea ekarri du: ez da arraroa, Europa mailan ere ikusten ari gara krisiaren eragina (Irlandan gobernua pikutara, Italian Berlusconniren koalizioa apurtu...) gobernuen gain. Krisi garaian gobernatzeak ez du inoiz onurarik ekartzen eta, are gahiago, gobernukideak ezkertiarrak izanik eta murrizketa sozialak egiten badituzte.

4.-Diskurtsoaren galera, garrantzitsuena: orain arte ikusi ditugun aldagaien arteko lotura bakarra. PSCk Generalitatera ailgetu zen diskurtso ezkertiar eta katalanista batekin; ERCk Estatuta defendatseko grina sutzuarekin; ICV-EUIAk politika sozialak bultzatzeko asmoz. Eta zer ikusi dugu? Estatuta deskafeinatu du Auzitegi pre-demokratiko batek; krisialdian doikuntza liberalak aplikatu dira; eta PSCk estatuko alderdiarekiko dependentzia dela eta diskurtso katalanista galdu du. 

  Eta azkenean zer? PSCk bere historian lortutako emaitzarik pobreenak lortu ditu, ERCk bere eserlekuak erdira murriztu direla ohartu da, eta ICV-EUIA IU federalaren gorakadari esker onik atera da. CiUren garaipena klabe batean irakurri daiteke: kataluniarrek PSCren dependentzia ikusi dutenean, CiUren diskurtso kontserbadore eta abertzalean (biak batera Kontzertu ekonomikoaren eskaeran isladatuak) gorde dira. Ezkerreko alderdiek gobernatzen dutenean, ezkerreko politikak bultzatu behar dituzte, eta hauek ez zuten halakorik egin. Diskurtsoan esandakoak garatzen ez badituzu, diskurtsoa galduko duzu, eta honekin batera, boto-emaileen konfidantza. Une ilunak ezkerrarentzat. 

miércoles, 3 de noviembre de 2010

"Obama mitologia" agortu da.

Batzuek pentsatzen hasiak ziren estatubatuarrek bere azken urteotako identitatea galdu zutela egun batetik bestera; batzuek pentsatu zuten Obamak Bushen itzala ezabatu zuela Ipar Amerikatik. Baina, bart gauen ikusi dugun bezala, estatubatuarren identitatea hor dago, eta ezer gutxi aldatu da azken bi urteotan.

Hasteko, "Superastearte" honek utzi diguna zera da: demokratek Kongresua galdu dute alde batetik, eta Gobernadoreen galera handia jasan bestetik; ala ere, pozik egon beharko lirateke, oraindik ere Senatuaren boterea mantendu bait dute (jakin behar duzue hauteskunde hauetan Kongresu osoa aldatzen zela eta Senatuaren heren bat).

Orain hainbatek eskuak burura eramaten ditu, harriturik, nola izan ote daiteke Obama hauteskunde hauek galtzea? Bada, estatubatuarrek estatubatuarrak izaten jarraitzen direlako. Calvinismoaren aztarnak nabariak dira, eta herritarren ehuneko handi batek beraien burua herri hautatutzak jotzen dute (Jainkoagatik hautatua noski), eta integrismo mota hau berriz ere gora egin du Tea Party delakoaren eskutik: Errepublikarren alderik sutzuena.

Hala ere, hausnarketa batzuk egin behar dira hauteskunde hauek ikusiz gero, eta bi urte barru dauden presidentzialei begira:

1.- Obama ez da ezkerreko agintaria. Oraindik ere jendea pentsatzen du Obamak Lula da Silvaren anai amerikarra zela, eta ez dago horrelakorik. Obama demokrata da, hau da, gure ideologian zentru-ezkerrean sartuko genuke, baina ahaztu gabe AEBn ezinbestekoa dela liberalismoaren baloreak argi edukitzea.

2.- Tea Party: aztertu beharreko fenomenoa. Tea Party honek Bushen, Cheneyren edo Rumsfellen santzuak jarraitzen duen errepublikarren alderdirik eskuindarra bezala ikusten dugu. Hala ere, presidentzialak ez dira hauteskunde hauek bezala izango, eta Alderdi Errepublikanoa bere Tea Party hau kontrolpean izaten ez badu, bere kontra altza daiteke. Kontuz hauekin.


3.-John Boehner, hirugarren gizona. Errepublikar honek Obama eta Bidenen atzetik altzatu da potere errepresentatzailearen buru bezala. Hala ere, kontuan hartu AEBk sistema presidentziala duela eta Obamak, oraindik ere, potere kopuru handia mantentzen duela. Bere arazoa hemendik aurrera Kongresuaren blokeoari aurre egitea izango da.

4.-Presidentzialei begira. Dirudienez, bi urte barru egongo diren hauteskundeen batailarik handiena ekialdean emango da; Pensilvanya, Virginiak, Carolinak eta Florida izango dira Etxe Zuriko giltzak gordeko dituzten estatuak.



jueves, 23 de septiembre de 2010

Lehendakari Urkullu?

Nola aterako da gaur Patxi López jauna Eusko Legebiltzarrera?? Suposatzen da Lehendakaria bera dela, baina egia esanda, madrilgo gobernuak EAJrekin negoziatzen du Gernikako Estatutuaren tranferentzia berriak, hau alderdi gobernantea balitz bezala.

Zapaterok bere aurrekontuak aurrera ateratzeko ezinbestekoa zuen jeltzaleen laguntza Legebiltzarrean; CiUk hauteskunde katalanak bertan ditu, eta ezin dio laguntzarik eskaini bere arerio handienari Generalitatean; BNGk, IUk eta ERCk argi utzi diote bere politika pro-kapitalistarekin eta bere lan erreformarekin ez dutela inolako laguntzarik emango; PPk, UPyDk bestalde, beti bezala, EZ handi bat daramate aurretik "no vaya a ser que nuestros votantes se equivoquen", eta egurra emango diote PSOEri, nahiz eta hauek beraien politikak aurrera eramaten ari diren. Eta azkenik EAJ. Euskal eskuinak beti prest egon da edozeinekin paktatzera, eskuina Aznarren lehenengo gobernuan, "ezkerra" ZPrekin... Con tal de sacar tajada denak balio du. Eta bitartean López Lehendakariak bere bazterrean, Basagoitiren eskaerei arreta jartzen, eta bere depurazio planarekin aurrera joaten.

Ez ote dute pentsatuko madrilen PSEren lehendakaritza anekdotikoa dela? Galdera da: EAEn nor du Makila?? Urkullu ala López?? ofizialki López, baina...

viernes, 30 de abril de 2010

Esperando la resurrección


Nos pisan, nos humillan, nos roban, nos arrasan y nos empobrecen. ¿Quién pagó la crisis de los ochenta?¿A quienes congelaron el sueldo, echaron a la calle y obligaron a emigrar fuera de su hogar?¿Quienes se han enriquecido con el sistema del ladrillo, con esta estructura improductiva?¿Quienes se han llenado los bolsillos durante 25 años?¿Quienes han provocado la crisis?¿Quien la va a pagar?

Por el trabajo, por el empleo, por nuestras vidas:

LUCHA
1º de MAYO

lunes, 12 de abril de 2010

Egunkaria libre!

Egunkaria auziaren epaia eman da gaur goizean. Martxelo eta gainerako auzipetuen absoluzioa eman du Auzitegiak, eta gainera, "Egunkaria" kasuaren nondik norakoa gogor kritikatu egin du epaileak, kasua bera antikonstituzionaltzat joz.

Eta orain zer? Zer egin behar ote dugu, jadanik, justiziak berak ilegaltzat jo duen kasu honekin? Bada, nire ustez epaiketa berri bat hasi beharko genuke guzti hau egin dutenen aurka, ez delako zilegi komunikabide bat proba faltsuekin iztea; ez delako zilegi hainbat langile kalean uztea; ez delako zilegi hizkuntz bat umezurtz uztea; ez delako zilegi herri baten kontra egitea: EGUNKARIA JUSTIZIA ORAIN!!


Pd.: aipatu ote dut ez naizela abertzalea?

miércoles, 17 de febrero de 2010

Hogei urte harresiak eraikitzen


Jadanik bi hamarkada igaro dira Berlingo harresia eraitsi zutenetik. Hogei urte II. Mundu Gerra izan eta gero sortutako mundua betiko aldatu zenetik. Gertaera hori beti aurkeztu egin digute mundu zibilizatuaren garaipen handi baten moduan, grekoek Platean lortutakoaren modukoa. Baina mendebaldeak lortutako garaipen hori hain ona izan ote da munduarentzat? Nire uste apalean, ez.


1989. urtean Berlinen ikusi zena neoliberalismoaren garaipen handia izan zen. Thatcher-ek eta Reaganek -Bush aitak ere- azkenean deabru komunista menperatu zuten, eta kapitalismoaren azken mugak hautsi zituzten. Orduan suposatzen zen munduaren ezberdintasunak merkatu libreak berdinduko zituela, eta demokrazia liberala munduaren bazter guztietara ailegatuko zela. Ezta hurrik eman ere. Hogei urte geroago ikusten dugu mendebaldearen etsairik arriskutsuenak guk geuk sortu genituela komunismoa borrokatzeko -talibanak, esaterako-.


Beste alde batetik, mendebaldearen gorentasun honek pobrezia besterik ez die ekarri munduaren beste alde guztiei. Herri horiei «laguntzeko» AEBek eta EBk sortutako erakundeek haien pobrezia larritu besterik ez dute egin. NDF eta MBren maileguek herrialde horietako zorrak handitu dituzte, eta, bide batez, mendebaldearekiko haien menpekotasuna handitu. Gainera, hori gutxi balitz bezala, bi munstro kapitalista horiek nekazaritza alorrean bultzatutako politika protekzionistak oztopatu egiten du herrialde «ez-garatu» horien bizi iraupen bakarra.


Baina egoera konpontzeko asmorik ez da agertzen inondik ere. Adibidez, gosetearen kontrako gudan ere mendebaldeak etekinak ateratzeko grina erakusten du. Afrika osoa hazi transgenikoz gainezkatu dugu, eta nekazarien pobrezia areagotu, bide batez. Betiere, gure munduaren filosofia berria beste arazoen gainetik ezarri nahi dugu; hau da, negozioa egin nahi dugu edozein arrazoi dela medio. Nahiz eta tartean bizitzak egon. Azkenean, guk Berlinen su artifizialak jaurtitzen ditugun bitartean, munduaren bi heren goseak jota hiltzen da.


Ondorio moduan esan dezakegu bestelako mundu bat posible dela. Hego Ameriketatik lehen ahotsak altxatu dira gure arpilatze etengabearen kontra. Ez dut uste antzinako komunismoak formula miragarri horren emaitza emango zigunik, baina ziurrenik Engels eta Marxen pentsaeratik gertuago egongo da mundu ideal hori. Ezin dugu ezer ospatu guk Berlingoa baino altuagoak diren harresiak etengabe eraikitzen baditugu.